Josune Etxanizena, MUko ikasturte amaierako euskarazko proiektu onena

Txomin Madina Milikua 2015ko mar. 4a, 16:31
Eguerdian egin duten sari banaketaren une bat; Ander Elustondok ezin du bertan egon izan Danimarkan dagoelako.

Arizmendi ikastolarako egin duen Arizmendi Ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan lanagatik irabazi du saria Etxanizek. Ander Elustondok egindako proiektuarentzat izan da bigarren saria

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak euskaraz idatzitako Mondragon Unibertsitateko ikasleen ikasketa amaierako lanik onenaren sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Sariketaren laugarren edizioa izan da, eta iaz bezala, oraingo honetan ere sari bakarra beharrean, bi banatu dituzte.

Aurkeztu diren 20 lanen artean, Humanitate eta Gizarte Zientzien fakultateko ikasle Josune Etxanizek idatzi duena izan da epaimahaiaren iritzi onena. Arizmendi Ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan" du izena Etxanizen lanak, Arizmendi ikastolarako egin du eta eta 1.500 euro jaso ditu sari moduan.

Bigarren saria, bestalde, Goi Eskola Politeknikoko ikasle Ander Elustondorentzat izan da, "Barne logistikaren hobekuntza eta muntaketa prozesuetako lan-kargaren orekatzea, igogailuen fabrikatzean izeneko proiektuarengatik. Elektra Vitoriarendako egindako lana izan da, eta 500 euro jaso ditu egileak sari moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak