Zapatuan eta domekan, familiei bereziki zuzendutako bisita gidatuak Intxortako lubakietara

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 4a, 10:54
Familiak Asentzio inguruan Iraitz Lazkano gidariaren azalpena entzuten.

Elgetako Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jolastera museora! egitasmoarekin.

Intxortako lubakiak familia giroan ezagutzeko aukera emango du zapatuan eta domekan, martxoak 7 eta 8, Elgetako Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroak. Hala, bi egunetan bisita gidatuak familiei zuzenduak izango dira, eta azalpenak haurrendako egokituak.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Bisitak 11:00etan abiatuko dira Espaloia kafe antzokian dagoen interpretazio zentrotik. Lehenengo eta behin bertan dagoen materiala ikusiko dute bisitariek. Jarraian, Intxortako fronteko lubakien kokapena ikusteko aukera izango dute. Gomendatzen da arropa egokiak aurreikusteko.

Argibide gehiago eta izenematea: turismoa@elgeta.netturismo@debagoiena.net, 943 - 71 89 11 edo 943 - 79 64 63.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak