AP1 autobidea itxita dago

Ubane Madera 2015ko mar. 3a, 13:15

Lurjausia gertatu da AP1 autobidean, Eskoriatza inguruan, Gasteizerako norabidean. Lurra, harriak eta zuhaitzak jausi dira errepidera eta arriskua dago gehiago jausteko. Hori dela-eta, itxi egin dute autobidea bi noranzkoetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Gipuzkoarako norabidea ere ixtearen arrazoia izan da arriskua ikusi dutela lurjausi gehiago izateko, eta errai horretaraino ere iristeko.

Makina hondeatzaileak-eta laster hasiko dira jausitakoa erretiratzen. Edozein modutan, litekeena da garbiketa lanek luze jotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak