Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Agurne Barruso: "Adin eta kolore askotako jendea batu dugu, talde ona dugu"

Xabier Urtzelai 2015ko ots. 28a, 17:16

Goiz betea izan dute Bergarako EH Bildu koalizioko ordezkariek, goizean herritarrekin batera udal hauteskundeetako programa osattzeaz batera eguerdian aurkeztu dutelako hautetsien zerrenda. Guztira, 21 laguneko zerrenda [Barruan].

Maite Aristegik izan du aurkezpena gidatzeko ardura, eta hautetsi bakoitza banan-banan aurkeztu ostean Xabier Olanok hartu du hitza, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaiak. Olanok Telesforo Monzon eta Jose Luis Elkoro izan ditu gogoan, eta Bergaran sortu duten taldea goraipatu du.

Candy-ren auzian Diputaziotik egin den lana azpimarratu du, eta maiatzaren 24an herritarrei zer nolako Gipuzkoa gura duten galdetu die: "Egun PSEEk, PPk eta EAJk osatzen duten troikarena, ala gure eredua, euskadunagoa, jatorragoa, sozialagoa... Gipuzkoako 7.000 aberatsen interesak babestuko dituena, ala 700.000 gipuzkoar kontutan izango dituena".

Eta ondoren Agurne Barrusok hartu du hitza: [Bideoan berbaldian azpimarratu dituen hiru lan-lerro nagusiak].

Hemen, EH Bilduko hautagaien zerrenda osoa:

  • Agurne Barruso
  • Lauri Askargorta
  • Arianne Kareaga
  • Gorka Artola
  • Leire Iruin
  • Joseba Moñux
  • Josu Elortza
  • Itsasne Luarizaristi
  • Aitor Arantzabal
  • Ainhoa Lete
  • Iker Inza
  • Bego Barrutia
  • Luis Mari Alberdi
  • Amaia Zabaleta
  • Xabi Lazkano
  • Jolanda Juaristi
  • Joxe Mari Arantzabal
  • Aitziber Plazaola
  • Txus Markez
  • Idoia Larrañaga
  • Pello Garitano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak