Euskal Herriko Mendi Federazioak martxoaren 15ean egingo du Finalista Eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 25a, 09:00
Finalista eguneko bazkaria Elgetako kiroldegian.

Aurten ere Elgetan egingo dute ospakizuna. Iaz 200 lagunek hartu zuten parte; zabalik da aurtengo izenematea.

Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 13. zirkuirua da honakoa, eta aurreko urteetan moduan Euskal Herriko mendi federazioak Elgetan egingo du amaiera ekitaldia.

Egitaraua gertu dute. Mendi ibilaldiarekin hasiko dute eguna, 08:00etan. Ibilbidea da Elgeta, Intxorta, Erdella, Egoarbitza, Azkonabitza eta Elgeta. 14:00etan 2014ko finalistei diplomak banatuko dizkiete eta 14:30ean bazkaria egingo dute.

Izena eman behar da ibilaldian zein bazkarian parte hartzeko. Azken eguna da martxoaren 13an. Kontaktuak dira 943 - 76 80 22 eta turismoa@elgeta.net.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak