Gimnasia erritmikoko benjaminek erakustaldia egin dute Ibarran

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 23a, 15:01
Eskoriatzako eta Aretxabaletako gimnasia erritmikoko taldea.

Gimnasia erritmikoko benjamin mailako lehiaketaren lehen fasea jokatu zuten joan den zapatuan Tolosaldeko Ibarrako kiroldegian, eta Aretxabaletako UDAko taldeak eta Eskoriatzakoak erakustaldia egin zuten.

Esther Barcenilla entrenatzailearen gidaritzapean lanean diharduten neska benjaminek egin zuten saioa. Eskoriatzakoak izan ziren honakoak: Marta Gonzalez, Naroa Altuna eta Maialen Altuna. Eta Aretxabaletakoak: Yande Sarr, Lierni Irusta, Nahia Martinez, Maddi Decesero, Nahia Vales, Ainhoa Caballero, Maren Garai, Ariane Caballero, Garazi Miguel eta Paule Meabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak