Amuskak antolatutako Internet formakuntza ikastaroak

Imanol Beloki 2015ko ots. 17a, 09:49
Amuska Emakume Elkartea

Eskoriatzako Amuska Emakume Elkarteak teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu martxorako. Interneten erabileran gehiago ikasteko helburuarekin, doako ikastaroak emango dira Aretxabaletako KZgunean.

 

Izena emateko 699786684 telefonora deitu beharko da otsailak 20a baino lehen. Otsailaren 20an izen emate epea amaitzean, taldeetan banatuko dira ikastaroa jaso behar dutenak, eta otsaileko azken astean emango zaie ikastaroaren eta ordutegiaren zehaztasun gehiago.

Hauek izango dira emango diren ikastaroak eta ordu kopuruak:

  • Oinarrizko Internet – 30 ordu
  • Openoffice - 30 ordu
  • Sare Sozialak 2.0 – 14 ordu
  • Sare Sozialak 2.0 – 14 ordu
  • Openoffice - 30 ordu
  • Irudi eta Soinua – 20 ordu
  • Google Apps – 12 ordu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak