Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepide zaharra itxita dago

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko urt. 30a, 20:22

Ibaiak gainezka egin du eta errepideko tarte baten, bi erreiak ia estali ditu. Udaltzaingotik aurreratu dutenez, litekeena da gau osoa itxita egotea; beraz, saihesbidetik joan beharko dute ibilgailu guztiek.

18:30ean itxi du Aretxabaletako Udaltzaingoak Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepide zaharra. Ibaiak gainezka egin du eta errepidea estali du, tarte baten, errepidearen erdi aldera, gutxi gorabehera. Udaltzaingotik aurreratu dutenez, erreietako bat guztiz estali du urak eta bestea ere ia estalita dago. Egoera hori izanda, Udaltzaingoko iturriek gehitu dutenez, errepidea ixtea erabaki dute "arriskutsu" zegoelako.

Aretxabaketako Udaltzaingotik zehaztu dute, gauez zerbitzurik ematen ez dutenez, Ertzaintzaren esku dagoela orain errepidearen irekiera. Hala eta guztiz ere, ez dute uste biharko goiza baino lehen izango denik.

Bien bitartean, saihesbidea erabili beharko dute ibilgailuek Aretxabaletara joan-etorriak egiteko. Autobus zerbitzuaren geralekuetan ere eragingo du errepide zaharraren itxierak. Ondorioz, Azbeko geltokia erabiltzea gomendatu dute Udaltzaingotik.

Erlazionatuak

Osintxuko parrokoak susto galanta hartu du

Monika Belastegi Aranzabal 2015 urt 30 Bergara

Aramaioko udaletxeko arkupeetara ere iritsi da ura

Monika Belastegi Aranzabal 2015 urt 30 Aramaio

Foru Aldundiak Larrialdietarako Plana aktibatu du

Monika Belastegi Aranzabal 2015 urt 30 Debagoiena

Eskola kirola bertan behera

Ubane Madera 2015 urt 30 Debagoiena

Ibaiak hazita, euritearen ondorioz

Goiatz Arana Begiristain 2015 urt 30 Debagoiena

Oñatiko Usako, ikusgarri

Eneko Azkarate Laspiur 2015 urt 30 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak