Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Unai Elkoro eta Joxe Ramon Zubizarreta dira Aretxabaletako eta Eskoriatzako EAJko alkategaiak

Jon Berezibar 2015ko urt. 23a, 15:59
Unai Elkoro eta Joxe Ramon Zubizarreta (Argazkiak: Twitter eta Goiena)

Ekitaldi politikoa egingo dute bihar Debagoieneko hautagai jeltzaleek  Bergaran. Arrasate, Bergara eta Oñatiko alkategaiak jada aurkeztuta, EAJk gaur Aretxabaleta eta Eskoriatzako alkategaien izenak eman ditu jakitera: Unai Elkoro eta Joxe Ramon Zubizarreta. Markel Olano diputatuak eta Migel Lazpiur enpresariak ere hartuko dute hitza biharko ekitaldian (11:30, Irizar jauregian).

Ezagun dira jada EAJko Debagoieneko alkategai ia guztiak, gaur bertan Aretxabaleta eta Eskoriatzakoen berri eman eta gero. Maria Ubarretxena (Arrasate), Juanje Alberdi (Bergara), Miren Elgarresta (Oñati), Unai Elkoro (Aretxabaleta) eta Joxe Ramon Zubizarreta (Eskoriatza) dira hautagaiak eta Markel Olano eta Migel Lazpiurrekin batera ekonomiari buruzko ekitaldian hartuko dute parte bihar, 11:30ean Irizar jauregian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak