Europako Gazteen Parlamentuko lehiaketako saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da

Jon Berezibar 2015ko urt. 21a, 20:00
2014an, Ankaran, Turkian, egindako ekitaldia.

Europako Gazteen Parlamentuko Espainiako Estatuko ordezkariak aukeratzeko eztabaida saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da urtarrilaren 31an. Gipuzkoako eta Arabako 15 eta 17 urte bitarteko 30 ikaslek gizarte gaiez eztabaidatu beharko dute. Guretik, Arizmendiko ikasleek hartuko dute parte.

Arizmendi Ikastolako Almen eta  Gaztelupe guneetako ikasleak eta Gipuzkoako  Urretxu-Zumarraga Ikastola, Azpeitiko Urola Ikastola eta Arabako Anhiturri BHI-Agurain ikastetxeetako ikasleak osatutako sei laguneko taldeak lehiatuko dira Sevillan egingo duten hurrengo fasera pasatzeko, Espainiako finalera. Eztabaida saioak Katalunia ala Eskoziako independentzia prozesuei zein langabeziari buruzkoak izango dira, adibidez. Ekimen honekin Europako kultura eta politika gerturatu gura dutela diote antolatzaileek, Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak