Paciencia Melgar: "Ebola gainditu dutenek, askotan, bizitza zerotik hasi behar dute"

Imanol Gallego 2014ko abe. 21a, 13:59

Misiolaria ginearra den arren, Monrovian ebolaz kutsatu zen eta une gogorrak bizi ostean, osatzea lortu zuen. Ebolak bere gorpu eta defentsak ahuldu zituen arren, ez zuen Melgarrek besteak laguntzeko duen grina ahultzea lortu. Egunotan, Aita Menni ospitalearen gonbitari esker Debagoiena ezagutu du.

Nolako gaixotasuna da Ebola?
Gogorra, oso gogorra. Zeharo ahultzen zaitu eta deshidratatu egiten zara. Gaixotasunaren indarraz gain, Afrikan baliabide eta mediku asko falta dira, eta horrek egoera okertzen du.

Ebola gainditu bezain laster, beste pertsonak laguntzeko prest egon zinen.
Edozein pertsonak egingo lukeen bezala. Garcia Viejo osatzeko beranduegi izan zen, baina behin baino gehiagotan Carlos III.ena ospitalean izan naiz, eta plasma atera didate. Horrek, Teresa Romero osatzeko balio izan du.

Beti azpimarratu izan duzu, ebola gainditzeko ahaleginak Afrikara bideratu behar direla.
Bertan dago izurritearen fokua, eta ospitale eta langileek oso baliabide eskasekin egiten dute lan. Herrialde horiek oso txiroak dira.

Nolakoa da ebola gainditu osteko bizitza?
Oso gogorra. Ebola estigma gogorra da, eta osatu ostean jendeak baztertu egiten zaitu, beldur handia dago. Nolabait esateko ebola gainditu eta gero, gehienetan herritarrek euren bizitza zerotik hasi behar izaten dute.

Ebolak beste gaixotasun batzuen garrantzia ezkutatu du?
Zoritxarrez bai. Tropikoetan oso gaixotasun gogorrak daude, eta egun guztia ebolarekin nahasten da. Indar eta esfortzu guztiak hor daudenez, gainontzeko gaixotasunak ez dira tratatzen, eta jendea denge edo malariaz hiltzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak