Ehundu dute presoen eskubideak aldarrikatzeko elkartasun sarea

Imanol Gallego 2014ko abe. 20a, 17:53

Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde eta hauen sakabanaketarekin amaitzeko Sare herritar mugimenduak  antolatuta elkartasun sare erraldoia eratu du Oñatiko Foruen plazan.

Bertan ideologia eta pentsamendu ezberdinetako pertsona ezberdinek koloretako zenbait hariren laguntzarekin babes ehun erraldoia eratu dute. "Presoen egoera onartezina eta muturrekoa da", dio Foruen plazara gerturatu zen herritar batek.

Kanpai hotsen ostean, jendea plazan batu, eta herritarren arteko sareak forma hartzen joan da. Antolatzaileen hitzetan: "ekimen hau, ekitaldi politiko bat baino, gaur egun presoei urratzen zaizkien giza eskubideak aldarrikatzeko tokia da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak