Gabonetako eskalada topaketa, ostiralean, Ibarra kiroldegian

Ander Larrañaga 2014ko abe. 18a, 12:21

Bihar, abenduak 19, eskalada topaketa egingo dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, 17:30ean hasita. Topaketa hori Debagoiena Eskalada Eskolako kideei zuzenduta dago, eta baita ere Ibarra kiroldegiko rokodromoko erabiltzaileendako. Izenemateak 17:00etan egingo dituzte, eta jarraian hasiko dute topaketa –guztira bi ordu eta erdi inguru iraungo du. 

Debagoieneko eskalada harrobia poztasunak ematen jarraitzen du. Duela hilabete –azaroaren 8an– Ander Mendietak irabazi zuen Euskal Herriko boulder txapelketa, eta oraingo asteburuan egin duten gazte mailako txapelketan ere gurekoak protagonista izan dira. 

Hala, Berrioibeitin egindako txapelketan –20, 18 eta 16 urtez azpikoetan– Mikel Linazisoro bergararrak irabazi zuen bere kategorian (16 urtez azpikoak), eta emakumezkotan Mirian Mulas arrasatearra nagusitu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak