Bi zauritu oso larri eta hamasei arinago, Arrasateko langileak zeramatzan autobusak izandako istripuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abe. 1a, 18:04

Istripua AP-1ean gertatu da, Arrazua-Ubarrundia parean, autobusak eta kamioi batek talka egin dutenean. Zazpi pertsona eraman dituzte ospitalera, horietako bi egoera oso larrian, eta beste hamaika bidaiariek zauri arinak dituzte. Aguraingo Atusa enpresan lan egiten duten langileak dira zauritutakoak, Arrasateko Gelman ibilitakoak, Gelmaren jarduera eten zenean talde berekoa den Atusara birkolokatu zituztenak, LAB sindikatuko iturrien arabera.

14:20 inguruan gertatu da ezbeharra. Kamioi batek, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, autobusarekin talka egin du eta autobuseko atzeko ezker alde guztia txikituta gelditu da.

Larri zauritutako bidaiariak

Gasteizko suhiltzaileek oso larri zeuden bi bidaiari atera behar izan dituzte autobusetik; bata Txagorritxuko ospitalera eraman dute, eta bestea, Santiagora.

Larri zaurituta zeuden beste hiru bidaiari ere Txagorritxura eraman dituzte, eta beste zauritu larri bana eraman dituzte Santiagora eta Debagoieneko Ospitalera.

Zauri arinak dituzten bidaiariak, berriz, Legutioko osasun zentrora eraman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak