Gipuzkoako autobideetan deskontuak lortzeko gailu berria Abiatu izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 27a, 12:38

Bidegik Abiatu teleordainketa gailu berria aurkeztu du. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabili ahal izango da Abiatu eta 2015eko apirilaren 1etik aurrera Gipuzkoako autobideetan deskontuak lortzeko gailu bakarra izango da. Horregatik, Bidegik dei egin die deskontudun teleordainketa gailua duten erabiltzaile guztiei Abiatu gailua eska dezaten.

Apirilaren 1etik aurrera Gipuzkoako autobideetan deskontuak lortzeko modu bakarra Abiatu gailuaren bitartez izango da. Gailu berria 2015eko urtarrilaren 1tik aurrera egongo da erabilgarri. Horretarako, orain arte deskontudun teleordainketa gailua dutenek Abiatu eskuratu beharko dute.

Bidegik gutuna igorriko du

Orain arteko gailua dutenen artean aldaketa errazteko eta modu ordenatuan egiteko, Bidegik gutuna igorriko die, kontratua barne duela, eta datuak bete, sinatu eta kontratua helaraziko zaien gutun-azalean sartu eta bidali besterik ez dute egin beharko. Bestalde, www.bidegi.net atarian ere kontratua bete eta Abiatu gailu berria eskatu ahal izango dute. Erabiltzaileek etxetik hurbileneko posta bulegoan edo Bidegiren bulegoan jaso ahalko dute gailu berria gainkosturik gabe, edo 3 euro ordainduta etxean bertan jaso ahalko dute.

Kobrantza bakarra hileko 15. egunean

Gailu berriaren bidez, erabiltzaileei kobrantza bakarra egingo zaie hileko 15. egunean. Kobratze horretan honako kontzeptuak aterako dira:

  • Bidegiren autobideetan egindako ibilbideen kobratzea; gehienez ere 26,54 euro hilabetean.
  • Bestelako zerbitzuen kobrantza (baldin eta egin badira): Gipuzkoatik kanpoko autobideetan egindako ibilbideak, zenbait aparkalekuetako egonaldiak…

 

Gailuak orain arteko funtzioak izango ditu

Honekin lortuko da erabiltzaileei soilik dagokiona kobratzea (gerora bueltatzen ibili behar izan gabe), baita ere gauzak askoz era ulergarriagoan jasotzea ere, eta erabiltzailearen eta Bidegiren arteko harremana zuzena izatea, banketxeen bitartekaritzarik gabe. Horrez gain, azpimarratu behar da abiatu gailuak orain arteko beste gailuen funtzio berak dituela eta Gipuzkoako autobideetan ez ezik, Euskal Herrikoetan, Espainiako estatukoetan eta beste hainbatetan erabili ahal izango dela. Abiaturen urteko kostua 7 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak