'Erosketak Debagoienean egin!', arditxoaren kanpaina, aurten ere Gabonetarara begira

Eneko Azkarate 2014ko aza. 24a, 17:49

Debagoieneko Udalen Elkarteak, eskualdeko dendarien bost elkarteek eta Goiena Komunikazio Taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, aurten ere Erosketak Debagoienean egin! kanpaina abiatu dute. Helburua da Gabonetako kanpainara begira, erosketak gure eskualdean egitera animatzea herritarrak eta bertako merkataritzari bultzada ematea, sektoreak bizi duen krisia gainditzen laguntzeko.

Horretarako, iazko arditxoarekin egindako iragarkiak jarriko dira Goiena paperean (egubakoitzekoan eta astelehenekoan), Goiena telebistan eta Goiena.eus-en. Orri osoko iragarkiak, paperean; spotak telebistan eta bannerrak sarean.

Ardi hori agertuko da hiru habitat ez ohikotan, hau da, ardi bat inoiz agertuko edo egongo ez den hiru tokitan. Hain justu ere: basamortuan, Ipar Poloan izebergen artean eta Karibeko hondartza paradisuzko batean. Eta irudi horiekin batera, esaldia: Ez zaitez galdu!. Eta, horren gainetik, leloa: Erosketak Debagoienean egin!.

Helburua da jendearen artean kontraesanak sortzea eta kontzientzia piztea. Adieraziz, erosketak egiteko gune naturala, onena edo egokiena, beharrezkoena, Debagoiena edo norbere toki gertukoena dela.
Iragarkietarako erabili dira marrazkiak. Eta spotak egiteko animazioa.

Elkarrizketak adituei

Iragarkiekin batera, Goiena paperekoan elkarrizketak argitaratuko dira astero, gertuko komertzioak herriak bizirik eusteko duten garrantziaz jabetzeko. Alor ezberdinetan adituak diren pertsonei egindako elkarrizketak dira.

Debagoieneko dendarien elkarteek (Ibai-Arte, Bedelkar, Txanda, Aretxarte eta Axtroki), udalekin batera herririk herri makina bat ekimen antolatu dituzte Gabonetako kanpainara begira: zozketak, ekitaldiak e.a. Eta Erosketak Debagoienean egin! kanpainak horien guztien osagarri eta aterki izan gura du.

Kanpaina gaur, azaroak 24 hasi eta urtarrilaren 5era bitartean luzatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak