Gipuzkoan 43.837 herritarrek egiten dute konpostajea

Jon Berezibar 2014ko aza. 24a, 16:15
Zero Zabor sarien banaketa, gaur goizean.

Etxean ala auzoko taldeetan, konpostajea egiten duten herritarrak zoriondu ditu gaur Aldundiak. Zero Zabor Saria banatu du gaur Foru Aldundiak eta azaldu dutenez, agintaldi hasieratik, 2011an, bikoiztu egin da kopurua.

Iñaki Errazkin, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak nabarmendu du hondakinen kudeaketa on baterako "gakoa", "materia organikoa ondo bereiztea" dela eta, hala, eredugarritzat jo ditu konpostatzen duten herritarrak. Lehen auzokonpostaje esperientzian esku hartu zuten Usurbilgo bost familiari eman diote saria. "Ingurumenarekiko arduraz" jokatu izanagatik eta "baliabideak aurrezten" ahalbidetzeagatik zoriondu ditu Errazkinek. Martin Garitano, Ahaldun Nagusiak, ildo beretik, "diru publikoa zorrotz erabili" behar dela-eta eskerrak eman dizkie konpostajea egiten duten familiei eta azpimarratu du "Gipuzkoa Berriak, hondakin alorrean, Zero Zabor" duela izena eta horren atzean "milaka eta milaka gipuzkoar daudela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak