Gailuen merkatura itzuliko da Nokia enpresa, N1 tableta berriarekin

Jon Berezibar 2014ko aza. 24a, 10:05

Gailuen fabrikaziora itzuli da Nokia. Microsoft udaberrian Nokiaren mugikorretarako atalaren jabe egin zenetik, jatorri finlandiarra duen enpresa txiki eta zatitan banatuta geratu zen. Hondar horiek batu eta atzera itzuliko da kontsumo orain merkatura.

Etapa berriko lehen produktua N1 tableta da, gama altukoa eta Android sistema eragilearekin. Gailuaren ezaugarrien artetik, pantaila laminatua eta microUSB konektorea dira. Pantailak ohikoek baino geruza gutxiago ditu eta irudi errealagoa lortzen da horrela. Gorilla Glass 3 material sendo eta apur-gaitzarekin dago fabrikatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak