Zapatuan ekingo diote IKT asteari Bergaran eta Antzuolan

Maialen Torres 2014ko aza. 13a, 10:41

Teknologia berrienak gertutik ikusteko eta internetek eskaintzen dituen aukerei etekina ateratzen ikasteko aukera izango da Bergaran datorren astean zehar. Izan ere, Bergarako Udalak, Berelan,  Enpresa Digitala, euskadi+innova, KZgunea, MAI, eta MUrekin lankidetzan, bigarren IKT astea antolatu du. Gainera, aurten, Antzuolara ere zabalduko dute ekimena eta bertako Udalak zein KZguneak ere hartuko dute parte.

Zapatuan emango diote hasiera egitarauari, 3D inprimaketari buruzko hitzaldi, erakusketa eta tailerrekin. Irala kalean karpa jarriko dute eta 11:30etik 13:00etara 3D inprimaketa bidezko ekoizpen prozesu osoa bertatik bertara jarraitu ahal izango dute gerturatzen direnek. Elgoibarko Pixel Sistemas enpresak eramango ditu makinak, Bergarako MZ 3Dk, berriz, 3D eskanerra eta dagoeneko ekoiztu dituzten pieza batzuk (Gutiren buruhandiaren kopia, besteak beste), eta Migel Altuna institutuak eskala txikiagoan aritzen diren beste 3D inprimagailu batzuk jarriko ditu lanean.

Horrez gain, IKT asteak dirauen bitartean, Agorrosingo spinning saioak on-line izango dira eskuragarri, eta kirol guneko edozein bazkidek ikusi ahal izango ditu, Agorrosinen bertan pasahitza eskatuta.

Interneti ahalik eta etekin gehien ateratzeko, enpresei, merkatari zein ostalariei edota herritarrei zuzendutako ikastaroak bereiztu dituzte. Antolakuntzatik nabarmendu nahi izan dute, parte hartzea doakoa den arren, izena ematea ezinbestekoa dela, lekuak mugatuak baitira. Horretarako, 943 77 91 24 telefonora deitu, mjunamuno@bergara.net helbidera idatzi edota euskadinnova.net zein bergara.net atarietan sartu beharko dute interesa dutenek.

Hona egitarau zehatza:

Formazio eskaintza

Saio guztiak Bergarako zein Antzuolako Kzguneetan izango dira.

Enpresentzat (09:00-13:00)

Azaroak 17 (Bergara): Zaintza teknologikoa eta leihakorra eta merkatuen joerak

Azaroak 18(Bergara): Mugikortasuna, gailu mugikorrak, lainoko tresnak, telelana

Azaroak 19 (Antzuola): Nola hobetu produktibitate profesionala lainoko tresnen bitartez

Azaroak 20 (Bergara): Baliabide gutxi dituzten mikroenpresak

Azaroak 21 (Bergara): Webgunea hobetzea

Merkatari zein ostalarientzat (14:00-16:00)

Azaroak 17-21 (Bergara): Learn by doing: internet gure dendak sustatzeko tresna

Herritarrentzat (18:00-20:00)

Azaroak 17 (Bergara): Nola aprobetxatu sarea kolektiboak antolatzeko

Azaroak 18 (Bergara): Finantzatzeko modu alternatiboak, esaterako, crowdfunding

Azaroak 19 (Bergara): Nola erosi interneten eta lasai geratu

Azaroak 20 (Antzuola): Tresna hezitzaileak gure seme-alabentzat

 

Sentsibilizaziorako ekimenak

Azaroak 15 (Bergarako Irala kalean, 11:30-13:00): 3D inprimaketari buruzko hitzaldi informatzailea

Aste osoan zehar: Spinning saioak on-line

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak