Munduko dantzen ikastaroa egingo dute, domekan, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 16a, 20:00
Delia Señor eta Javier Muela dantza ikastaroa egiten.

Danzas del Mundo elkarteko Delia Señorrek eta Javier Muelak gidatuko dute lau orduko saioa. Prezioa da 25 euro.

Delia Señorrek eta Javier Muelak domekan, hilak 19, egingo dute dantza ikastaroa Elgetako Espaloia kafe antzokian. Bi irakasleak Danzas del Mundu elkarteko kide dira, eta 25 urtetik gorako esperientzia dute ikastaroak ematen.

Elgetako saioa 10:00etatik 14:00etara egingo dute, eta Europako dantza ezberdinak erakutsiko dituzte. "Parte-hartzaileen mailara egokituko dugu ikastaroa", aurreratu du Javier Muelak. "Europako dantzak erakutsi ohi ditugu, borobilean dantzatzen direnak. Grezia, Bulgaria, Israel, Armenia, Eskozia, Irlanda, Ingalaterra...".

Saioa hasiberriendako izan daiteke edo aurretik esperientzia dutenendako. "Ikastaroa praktikoa izango da guztiz, eta parte-hartzaileen beharretara egokituko dugu", esan du Muelak. "Ibilbide moduko bat egingo dugu: Mediterraneoko dantzekin hasiko gara, eta kultura zeltara egingo dugu jauzi.

Interesatuek zabalik dute izenematea 607 204 503 telefono zenbakian edo formacion@oihulariklown.org
helbide elektronikoan.

Argazkiaren iturria hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak