Azken iPhonea kaleratu berritan , nobedade gehiagorekin da Apple

Jon Berezibar 2014ko urr. 13a, 14:41

Oraindik iPhonearen seigarrena labetik bero badago ere, nobedade gehiagorekin etorriko da Apple hilaren 16rako iragarri duen aurkezpenean. Oraingoan ere ez da ezusterik espero baina nobedadearen gurpil zoroa elikatzen jarraituko du teknologiaren handikiak. Ziurtzat jotzen da iPad Air berriak aurkeztuko dituztela, Air eta Mini Retina modeloak, eta mahaigainekoaren sistema eragilearen bertsio definitiboarekin etortzea ere litekeena da.

Guztietatik, baina, iPad tabletaren belaunaldi berria da jakin-min gehien piztu duena.
Ematen duenez, iPad handia teknikoki hobetuko dute diseinu ezaugarriei eutsita. Touch ID botoia eta erosketak egiteko NFC txipa ere ekarriko luke Applen tabletaren berrienak. iPad Mini modeloari dagokionez diseinua ere aldatuko omen diote.


Retina iMac-a

Azkenik, esamesek diotenez, OS X Yosemite sistema eragilearen behin betiko bertsioarekin batera iMac berria ere aurkeztea aukeren barruan legoke. Retina teknologia dakarren pantaila litzateke Apple-en mahaigainekoaren nobedade nagusia. Pantailaren erresoluzioan egundoko jauzia ekarriko luke horrek modelo berria aurkeztekotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak