Garagardo festa egingo dute, zapatuan, Elgetako gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 8a, 11:20
Rombos Negros talde bergararra.

Kontzertua egingo dute Taupada, One Way, Adiktos al Kaos, Nekrobabies eta Rombos Negros taldeek, 19:00etan.

Bost musika talderen kontzertua iragarri dute zapaturako, hilak 11, gaztetxetik. Garagardo festa antolatu dute, eta doan banatuko dute garagardoa 18:00etan zabalduko duten upela amaitu bitartean.

Musika zuzenean

Kontzertua 19:00etarako iragarri dute. Besteak beste, Taupada, One Way, Adiktos al Kaos, Nekrobabies eta Rombos Negros taldeek egingo dute.

Musika estiloei dagokienez heavy metala, garge rock estiloa, rock'n'speed, eta punk doinuak izango dira nagusi emanaldian.

One Way eta Nekrobabies Legazpitik datoz, Taupada Zumaia eta Zarauztik, Adiktos al Kaos Zumarragatik, eta Rombos Negros Bergaratik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak