Eskualdeko enpresetan jarduteko hamabi beka emango dituzte Arrasateko Udalak eta Saiolanek, tituludun berrientzat

Julen Iriondo 2014ko urr. 1a, 13:32

Interesa dutenek urriaren 6a eta abenduaren 30a artean eman beharko dute izena, BAZen. Bekadunek 800 euro irabaziko dituzte, egunean gehienez 6 orduko jardunarekin. Askotariko esparrutako proiektuak dituzte enpresek, bekadunek gauza ditzaten.

Arrasateko Udalak Saiolanekin lankidetzan martxan jarritako titulatu berrientzako programa honen bitartez bekadun aukeratzen dituztenek eskualdeko enpresa batean proiektu bat gauzatzeko aukera izango dute. Hiru eta sei hilabete arterako lana izango da, egunean sei ordu gehienez, Udalak 50.000 euro bideratuko ditu denera 12 beka finantzatzeko, eta bekadunek 800 euro jasoko dituzte hilean.

Ekimenean parte hartuko duten enpresak Debagoiena Eraldatzen izeneko egitasmoan parte hartzen dutenak dira, eta bekadunek horietan gauzatuko dituzten proiektuak askotarikoak izan ahalko dira, logistika, komunikazio edo ingeniaritza arlokoak, adibidez.

Izena eman ahal izango da BAZen urriaren 6tik abenduaren 30era, eta interesatuei gomendatu diete ahalik eta bizkorren apuntatzeko, enpresetan proiektuak atera ahala unean dituzten hautagaien artean egingo dutelako aukeraketa, izena emateko epea oraindik irekita egon arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak