goiena.eus

Jaurlaritzak eta Madrilek LOMCE euskara arloan ez ezartzea, eta eskola kontseiluen pisuari eustea adostu dute

  Hezkuntza

Bi gobernuek akordioa lortu dute puntu bietan. Gainerakoetan, Jaurlaritzak aurrera egingo du LOMCE legearen kontrako helegitearekin.

Cristina Uriarte hezkuntza sailburuak esan du lortutako akordioa "albiste oso ona" dela. Akordio partziala dela argitu du, baina "pauso bat LOMCEren aurrean".

Hala, lortutako akordioaren bitartez hizkuntza ereduari eta eskola kontseiluen pisuari dagokionean LOMCE legea ez da Euskadin aplikatuko. "Hizkuntza ereduak arrazoizko proportzioak errespetatzen dituelako" eta "Eskola kontseiluen eta zentroko zuzendaritzaren arteko harremana Eusko Jaurlaritzak erregulatuko duelako", azaldu du sailburuak.

Erantzunak

Erantzuna | #1

LOMCE eta hizkuntzak. LOMCEk Estatu Españoleko hizkuntza gutxituen berreskurapena trabatzea eta ezinezko egitea du helburu, aurretik indarrean izan diren beste lege guztiek bezala. Emaitzarik onenak murgiltze sistemak lortu ditu, Euskal Herrian D eredua deitzen dioguna eta Catalunyako kasuan sistema osoan aukeran dagoen eredu bakarrak. Eusko Jaurlaritzak onartu duena da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan A eta B ereduak indarrean segitzea eta bertan matrikulatutako ikasle gehienak euskara ezagutu gabe jarraitzea. Hau garaipen gisa saltzea, astakeria hutsa iruditzen zait. Euskal Herrian behar duguna eta hezkuntzako eragile ia guztiek onartzen dutena da murgiltze eredua sistema guztira zabaltzea, D eredua aukera bakar bezala sistema osora zabaltzea Catalunyan bezala, tokian tokiko egoera soziolinguistikora egokituz ( euskara gutxiago hitz egiten den lekuetan, eskolan pisu gehiago emanez adibidez). Horrelako sistema batek bermatuko luke ikasle guztiak derrigorrezko hezkuntza amaitzean euskara jakitea (eta gutxienez elebidunak izatea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa