Puntu baliotsua Antzuolak, eta Mondrak errepasoa Beasaini

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 28a, 21:44

Antzuolak 2-2 egin zuen zapatuan Hondarribian, eta puntua ona bada ere, Jon Muruamendiarazen mutilek etekin handiagoa lortzeko aukera galdu zuten. Mondrak, ostera, errepaso polita eman zion Beasaini domeka arratsaldean. Gorka Eraña (2) eta Barbero (3) izan ziren golegileak. 

Antzuolaren partiduan, lehenengo zatian etorri ziren gol guztiak. Hondarribia aurreratu zen, eta Imanol Aranzabalek egin zuen 1-1ekoa –erdiraketa on bat ondo errematatuta. Hala, Hondarribiak bigarrena egin eta Jontxuk penaltiz lortu zuen bigarrena (2-2). "Bigarren zatian, baina, Hondarribiak 10 jokalarirekin jokatu zuen, eta ez genuen jakin horri etekina ateratzen. Euren hutsuneak motzean jokatuz bilatzen ahalegindu beharrean baloi luzeekin ahalegindu ginen erasotzen, eta hor abantaila eman genien eurei".  

Mondrak bost gol 

Mondrak, ostera, errepaso polita eman zion Beasaini domeka arratsaldean. Gorka Eraña (2) eta Barbero (3) izan ziren golegileak. Aipagarria Barberok urtebetetze egunean bere buruari egin zion oparia, hat-tricka eginda itzuli zen-eta etxera.  Lehenengo zatian abantaila polita hartu zuen Mondrak (3-0), eta bigarren zatian Beasainek ez zuen erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi. Seigarrena egiteko aukera galdu zuen Mondrak penaltiz (1-5).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak