Bergarako Erraldoi taldekoak Molins de Rei-n izan dira Mondragoeko dultzaina jotzaileekin batera

Maialen Torres 2014ko ira. 28a, 18:10

Bergarako Erraldoi Taldea Kataluniako Molins de Rei-n (Bartzelona) izan da asteburuan, hango jai nagusietan, San Migeletan. Mendekoste jaietan Bergaran izan ziren haiek eta, oraingoan, bisita itzuli diete bergararrek. Arrasateko dultzaina jotzaileekin batera izan dira han, 20 bat lagun guztira. Eta Bergarako alkate Jaione Isazelaia ere lagin izan dute. Hala eman dute aditzera Bergarako Erraldoi Taldekoek.

Bergararrek Txantreakoekin konpartitu dute autobusa, nafarrek ere parte dute-eta Molins de Rei-ko jaietan. Domekan, egun nagusian, hainbat tokitatik joandako 25 Erraldoi talde elkartu dira jaietan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak