Aukeratu argazki lehiaketako gogokoena eta sari bat irabazi

Jon Berezibar 2014ko ira. 26a, 11:37

Domekan itxi zen Udako Argazkien X. Goiena Lehiaketarako irudiak aurkezteko epea. 87 lagunen 291 argazki jaso ditugu aurten, etxean bertan ateratakoak eta baita oso urrutikoak ere. Epai-mahaiak urriaren 13an jakinaraziko du zeintzuk diren sarituak eta, horrekin batera, irakurleek ere euren gogokoena aukeratzeko modua izango dute, urtero moduan. Argazki lehiaketaren blogean daude argazki guztiak jasota eta bertan eman daiteke botoa.

Asteleheneko Goiena Paperean datozen bi aleetan argitaratuko ditugu paperean argazkiak. Sarean, ostera, guztiak daude ikusgai jada. Irakurleen sarirako botoa emateko epea urriaren 9an amaituko da. Boto-emaileen artean Karibu dendaren kafe sorta ederra zozkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak