Aste bukaeran hasiko dute emakumezkoek futbol denboraldia

Mirari Altube Arrese 2014ko ira. 25a, 18:45
Kadeteak iaz, partidu bat jokatzen.

Aste bukaeran hasiko dute denboraldia futbolean jokatzen duten emakumezkoen gorengo taldeek. Hala, Arizmendiko bi taldek dute partidua: erregionalak etxean, Ibarra futbol zelaian, domekan (15:30); eta ohorezko kadeteak Hernanin, domekan (11:00). Infantilek urriaren erdian dute lehen partidua.

Arizmendi kirol elkarteak emakumezkoen hiru talde ditu aurten, baita futbol eskola ere. Taldeak dira: lehenengo mailako infantilak, Igor Eskibel eta Juan Ramon Zubizarreta entrenatzaileekin; ohorezko kadeteak, Ikerne Urtzelairen aginduetara; eta lehenengo mailako erregionala, Aritz Elortzak zuzenduta. Futbol eskolako jokalarien ardura, ostera, Igor Jauregik du.

Irabaztea baino gehiago

Erregionaleko jokalariek ondo ezagutzen dute maila, eta iaz oso denboraldi polita egin zuten. Ohorezko kadeteek, ostera, maila estreinatuko dute eta partidu zailak dituzte aurrez aurre.

Urtzi Amianoren, kirol elkarteko koordinatzailearen esanetan helburua da kategoria guztietan "ahalik eta gusturen" egotea jokalariak, eta entrenamenduak eta partiduak egoera "ahalik eta duinenetan" jokatzea. Hirugarren helburu bat gaineratu du: "Partidu guztiak ahalik eta gehien lehiatzea, irabaztea helburu bakarra izan gabe, baina duen garrantzia emanda".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak