Erreferenduma Eskozian

Iritsi zaie eskoziarrei erabakitzeko eguna

Jon Berezibar 2014ko ira. 18a, 09:51

Hasi dira eskoziarrak botoa ematen; bost milioi ingururen jasoko da. Galdeketa historikoari eman dioten garrantziaren froga da boto-eskubidea dutenen %97k eman dutela izena eta parekatze ia erabatekoa ageri da azken inkestetan, ezezkoaren abantailarekin. Alde bateko zein besteko, zuhur eta adi daude Eskozian. Gurean ere arreta bizia da eta Euskal Herritik, herritar, talde eta politikariekin, zabala da Eskoziara joandako ordezkaritza. Debagoienera etorrita, EH Bilduko legebiltzarkide Pello Urizar ala EAJko Joxe Miel Uribarren Edinburgon dira atzotik. Bertan bizi eta bozkatuko duen Aitor Ziarsolorekin ere egongo gara. Haien ahotik jasoko dugu gaur kronika.

Hemengo goizeko 08:00etan zabaldu dituzte kauteslekuak eta 23:00ak arte egongo dira zabalik. Emaitzak, ostera, bihar 7:00etan jakingo ditugu Edinburgotik. 

Gaur Debagoiena Zuzenean saioan Pello Urizar eta Joxe Miel Uribarren politikariekin batera Eskoazian bizi eta gaur botua emango duen Aitor Ziarsolorekin izango gara zuzenean, 20:00etan.

Peio Urizar, EAko Idazkari Nagusia, atzo Edinburgon EH Bilduko ordezkaritzarekin.
 
EAJko ordezkaritza, atzo.


Eskoziako Alderdi Nazionaleko Alex Salmond Lehen Ministroak hitza eman zuen orain hiru urte Edinburgoko parlamentuan eta bete du esandakoa. Gehiengoa dira eskoziar abertzaleak gaur egun parlamentuan. Salmondek hautestontziak irekia aurreko azken mezuan “aukera bi eskuekin harrapatu beharrekoa deia” esan zuen, “eskoziar demokraziaren egunik zirraragarrienean”.


Bost milioi eskoziar inskribatu dira botoa emateko. Galdeketa historikoari eskoziarrek eman dioten garrantziaren froga da boto-eskubidea dutenen %97k eman dutela izena. Emaitza ofizialak, bihar gureko 07:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak