Eskaintza bereziak eta hainbat opari Bizipozaren Jairako

Eneko Azkarate 2014ko ira. 15a, 20:00

Irailaren 21ean Arrasaten egingo den Bizipozaren Jaia dela-eta, eskaintza berezia bideratu dute Goienak eta Irrien Lagunek. Abantailaz betetako eskaintza bi eta hainbat opari: egun osoko jairako sarrera, zapia, kamiseta, motxila…

Honako hauek dira eskaintzak:

  • Batetik, Goiena Klubeko harpidetza + Irria aldizkariaren harpidetza, biena, erdi prezioan: 60 euro. Eta, gainera opari: Irrien Lagunak motxila, Bizipozaren Jaiko kamiseta eta jai horretarako familiarendako sarrera.
  • Bestetik, Goiena Klubeko bazkide direnendako eskaintza berezia: Irria aldizkariko harpidetza, 30 euro. Eta, horretaz gain, opari: Bizipozaren Jaiko kamiseta eta jai horretarako familiarendako sarrera.

Hortaz, hainbat opari eta oso prezio oso onean, betiere, izakinak agortu arte.

Bi eskaintza horietako baten interesa izanez gero, izena Goienaren egoitzan eman behar da irailaren 30a baino lehen. Gogoratu, jaia irailaren 21ean da, Arrasaten, baina eskaintza hil amaierara arte luzatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak