Saskibaloi teknifikazio saioak Bergaran eta Eskoriatzan

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 11a, 10:19
Uztailean ere koadrila polita batu zen Arrasaten, beste teknifikazio saio batean.

Egubakoitz honetan, hilak 12, 19:30ean Eskoriatzan izango da lehenengo saioa (19:30ean, Manuel Muñoz kiroldegian), eta domekan egingo dute bigarrena, Bergaran (Labegaraieta, 17:00). Azu Muguruza eta Iurgi Caminos entrenatzaileek emango dituzte saiook.

Egungo klubek dituzten beharrak hasetzeko –besteak beste etxeko entrenatzaileak hezten joatea– ezinbestekoak dira halako teknifikazio saioak, eta azpimarratzekoa da saiook antolatzeko elkarlanean jardun dutela bailarako saskibaloi talde guztiek: Aloña Mendik, Bergarak, Eskoriatzak eta Ointxek. Debagoieneko Udal Kirol Zerbitzuen babesa ere izan dute. 

Bi saio, egubakoitzean eta domekan

Egubakoitzean, 19:30ean Eskoriatzan izango da lehenengo saioa (19:30ean, Manuel Muñoz kiroldegian). Azu Muguruzak gidatuko du saioa, emakumezkoen EHU taldekoko entrenatzailea da bera. Eta, saioa gazteleraz izango da. Muguruzak planifikazioak duen garrantziaz egingo du berba. Domekan, ostera, (17:00, Labegaraieta) Iurgi Caminosek hartuko du erreleboa, Araberri basket klubeko entrenatzaileak, eta hau da saioaren izenburua: Entrenamendua prestakuntza mailetan. Hala, saio hori euskaraz izango da.

 

 

.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak