Eskumuturrera ekarri du Applek puntako teknologia

Jon Berezibar 2014ko ira. 10a, 16:25

Espero zen eta hala egin dute, azkenean  erakutsi du Applek hain ezkutuan zuena. Apple Watch erloju adimendua 2015ean egongo da merkatua.

Hain gailu txikian interfazea da gakoa eta Applek Watch-en ordulari tradizionalaren alboko botoia eta pantaila ukigarriaren aukera guztiak konbinatu ditu. Hala, hasiera botoia eta menuetan nabigatzeko scroll-a da, aldi berean, botoi hori eta pantailari dagokionez, atzamarraren ibilbidea eta presioaren indarra atzeman dezake zafirozko pantailak. Teklaturik ez duenez, ahots bidez ere emango zaizkio aginduak erlojuari.

Osasun digitalizatua

Produktu berri honekin osasun eta kirol  aplikazioetara begira jarri da Apple. GPS, pultsometro eta azelerometro-arekin erabiltzailearen egoera fisikoa eta jarduera kuantifika dezake eta horretarako beren beregi sortutako aplikazioekin etorriko da Watch-a.
Noski, erloju adimenduna bai, baina iPhone batekin osagarri beti, eta iPhone 5etik aurrera bakarrik izango da bateragarria gailu berria, Wifi bidezko konexioarekin. Aplikazio zerrenda luzea aurkeztu zuten jada martitzenean eta garatzaileei ere zabaldu diete bidea eta aplikazioak ugarituko dira laster.


Diseinua

Bi esfera neurritan (38 eta 42 mm), hiru akabera mota – urrezko bat eta guzti – eta makina bat uhalekin aterako dute merkatura urte hasieran eta modelorik merkeenak 349 dolar balioko du. 2015ean ikusiko da, beraz, ea oraingoan ere lehenak iritsi ez arren produktu berriarekin merkatuaz jabetzeko gauza badiren.

iPhone 6 handiagoa

Arreta erloju berriak bereganatu bazuen ere, joan den martitzeneko ekitaldia, izatez, iPhonearen belaunaldi berria aurkezteko izan zen. iPhone 6a bi neurritan  etorriko da: 4,7 hazbeteko bat eta, Plus delakoa, 5,5 hazbetekoa. Ezaugarri tekniko hobetuak eta, modelo handiaren kasuan pantaila erresoluzio handia dakartza belaunaldi berriak nobedade bezala baina aurkezpenean, nabarmengarrien artean, ordainketak egiteko sistema berri baten aurkezpena izan zen. Izan ere, datozen hilabeteetako borroka nagusietako bat alor horretan izango da, ordainketa sistemetan, eta Applen proposamena ikuskizun zegoen.  Bada, Pay izenaren NFC teknologia erabiliko dute ordainketetarako, Touch ID  identifikagailuarekin eta Passbook aplikazioarekin batera. Erabiltzaileak bere kreditu txartelaren datuak karga diezazkioke aplikazioari eta teknologia horren bitartez iPhone 6 eta Watch-ekin ordainketak egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak