Teklatudun pantaila handiko mugikor batekin berpiztu gura du Blackberry-k

Jon Berezibar 2014ko ira. 3a, 11:17
John Chen CEO-a, Passport modeloa eskuan.

Garai onenak aspaldi igarota, Blackberry-k oraindik ere bere txokoa berreskuratu gura du. Enpresen munduan duen itzala eta erabiltzaile finetan dute begirada ezarria. Apustu berria Passport da: neurri handiko phablet-a, teklatu fisiko eta guzti.

Blackberry-ko CEO bezala ardurak hartu bezain laster aldaketa handiak iragarri zituen John Chen-ek. Oparoladia aspaldi atzean lagata zeukan konpainiari hauspo berria eman eta berpiztea zen haren egiteko behinena. Finantzetan saneamendua egin eta gero, merkatua du orain erronka nagusi Canadako enpresak eta, horretarako, apustu handi eta harrigarri batekin dator: Passport mugikorra.

Blacberry 10 modeloarekin berandu iritsi ziren eta Z10 eta Z30 modeloek salmenta gutxi izan baina iritzi bikainak jaso eta gero, hil edo bizikoa izango da apustu berriaren emaitza. Blackberry-k, halere, oso erabiltzaile leialak dauzka.

Merkatuan destakatzea behintzat lortuko du Blackberry-ren berrienak neurri handiko telefonoa baita eta teklatu fisikoa dauka, atzean geratzen ez diren ezaugarri teknikoekin, noski. Modelo honekin ere enpresen merkatuan gotortzea da helburua. Teklatuaz gain, gailu berriaren itxura erabat karratua da deigarriena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak