Oñatitik eskatuta, ‘Euskara da Euskal Herri’ kantua entzungai

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abu. 28a, 15:47

Irati oñatiarrak ‘The cup song’ kantuaren euskarazko bertsioa jartzeko eskatu du saioan. Iñigo Aritza Ikastolan eta Txioka Haur Ikastolan (Altsasun, Urdiainen, Olaztin eta Ziordin) auzolanean grabatutako kanta da eta euskara aldarrikatzeko aitzaki bezala erabili dute kantua. Beste bideoklip hauek ere ikusi ahal izango dira saioan: Aramaioko lokaletik eskatutako El Drogasen ‘Azulejo frio’, Aramaioko Ikerrek eskatutako SUM 41 taldearen ‘Motivation’, Oñatiko Nahiaren eskaria izan den David Bisbalen ‘No amanece’, Bergarako Basilio lokaletik eskatutako J Balvin eta Farrukoren ’6AM’ eta Bergaratik eskatutako Never Surrender taldearen ‘Langileentzat’. Gozatu saioarekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak