Ttakun taldea Pirinioetan egon da txalaparta jotzen erakusten

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abu. 26a, 08:36
Ttakun Txalaparta taldeko kideak, Pirinioetako emanaldian

Arrasateko Ttakun Txalaparta Taldea Pirineotan egon da, hango Broto herriko El Perdido Meeting Bar tabernak deituta. Perkusio intrumentuaren nondik datorren eta zelan jotzen den azaldu eta ordubeteko emanaldia egin zuten taldeko kideek.

Broto herriko El Perdido Meeting Bar tabernak eskatuta egon dira Ttakun Txapalaparta taldeko kideak Pirinioetan abuztuan. Hilaren 19tik 21era egon dira.

Instrumentuaren gaineko azalpenak eman ostean emanaldia egin zuten. Lehenengo txalaparta modu tradizionalean jota eta ondoren alboka, pandero eta yembe eta darbukarekin fusionatuta. Saioaren ondoren bertaratutakoak txalaparta jotzeko aukera izan zuten. Harrera ona izan zutela diote Ttakun Txalaparta taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak