Ukrainiara bueltatu dira uda pasatzera hona etorri diren haurrak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abu. 25a, 11:08

Gaur, astetelehena, doaz bueltan Ukrainiara Chernobil elkartearen eskutik uda pasatzera Euskal Herrira etorri diren haurrak. Debagoieneko familietan ere egon dira handik etorritako umeak.

Loiuko aireportuan agurtuko dira euskal familiak eta Ukrainiatik uda pasatzera Euskal Herrira etorri diren umeak. Horietako 16, baina, lehenengo aldiz etorri dira eta aukera izango dute aurtengo esperientzia datozen urteetan ere errepikatzeko. Beste 15, aldiz, adin nagusitasunera iritsi dira eta ezingo dute Chernobil elkarteko harrera programan parte hartzen jarraitu.

Chernobil elkarteak jakitera eman duenez, datozen asteetan familia berriak lortzeko lanean hasiko da. Lehentasuna, Ukrainian geratu behar izan ziren 12 kasu larriendako familia lortzea izango dela nabarmendu du. Bestalde, umeekin batera joango den boluntario taldeak programan parte har dezaketen ehun haur inguru bisitatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak