Babestutako etxebizitzetarako izena emateko epea, zabalik

Ubane Madera 2014ko abu. 12a, 09:52
La Caixako etxeak Zerrajera inguruan daude.

Arrasateko Aprendices kalean dituen babestutako hainbat etxebizitza eskatzaile berriei adjudikatzeko aukera zabaldu duela iragarri du La Caixak. "Hutsik geratu ahala, eskaeren ordenaren arabera esleituko dira", jakinarazi dute. Behin esleituta, bost urtean alokairu erregimenean erabiltzeko ematen dira.  Intersa dutenek Internet bitartez egin behar dituzte eskaerok.

Hain justu ere, honako helbide honetan: http://obrasocial-lacaixa.com/vivienda-asequible/detalle-de-promocion/-/ficha/6764/ArrasateMondragonZerrajera.

Baldintzak: Debagoienean

Promozio horretan parte hartzeko baldintzak honakoak dira, besteak beste:

  • 18 urtetik gorakoa izatea
  • Etxebizitza horretan biziko direnek, guztira, ezin dute gainditu 3.000 euroko diru-sarrerarik. Eta ezta EAEko babes ofizialeko etxebizitzen araudiak ezarritako diru-sarreren muga ere.
  • Arrasaten edo Debagoieneko beste edozein herritan erroldatuta egon beharra dago.
  • Etxebiden izena emanda egon beharra dago.

12 erabilera bereziendako

La Caixak Zerrajera inguruan dituen 148 etxebizitzetatik sei mugikortasun arazoak dituztenendako egokituta daude; eta beste horrenbeste gordeta daude genero indarkeria jasan duten emakumeendako edo guraso bakarreko familiendako.

352 eurotik gora

Etxeen ezaugarriei dagokienez, berriz, 45-68 metro koadrokoak dira. Gela bakarrekoak edo bikoak. Adjudikazio barruan parkinga ere ematen dute. Eta alokairuaren zenbatekoari dagokionez, berriz, hilero 352 eurotik gorakoa izango da (diru-sarreren arabera). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak