Aste osoan izango da itxita errei bat AP1en

Ubane Madera 2014ko abu. 12a, 09:08

AP1 autobidean, Bergara eta Eibar artean norabide bakoitzeko errei bakarra erabili ahalko dute ibilgailuek oraingo aste osoan. Eta Gasteizko noranzkoan by-passa ezarri dute. Bergara eta Maltzaga artean dagoen Lesarriko tunelean izandako lurjausiaren ondorioz egin behar izan dute hori.

Gipuzkoako Foru Aldunditik emandako informazioaren arabera, laster jakinaraziko dute zenbat denboran zirkulatu beharko den modu horretan AP1 autobideko zati horretan, baina segurua da oraingo astean  behintzat, horrela izan behareko dela.

Lurjausia Lesarriko tunel barruan gertatu zen, joan den zapatuan, abuztuaren 9an. Oraindik ez dituzte gertakariaren arrazoiak argitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak