By-pass-a jarri dute AP1 autobidean

Ubane Madera 2014ko abu. 11a, 09:44
Zirkulazio bikoitza iragartzen duen seinalea, Bergaran.

Lesarriko tunelean izandako lurjausia dela-eta, ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetzeko by-passa ezarri du Bidegik 138. kilometro puntutik 140. kilometro punturaino, Gasteizko noranzkoan. Eibarko noranzkoan, berriz, zirkulazio bikoitza ezarri dute, autobidearen errailetako bat itxita dagoelako. Teknikariak une honetan lurjausia gertatu zeneko lekuan dira. 

Hain justu ere, Bergaratik Eibarko noranzkoan norabide bakoitzeko errei bakarra dute momentuz, ibilgailuek. Edozelan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako informazioaren arabera, une honetan bertan, Diputazioko teknikariak lurjausiaren egoera aztertzen dabiltza, ahalik eta lasterren konponbidea eman guran.

Lurjausia Lesarriko tunel barruan gertatu zen, zapatuan, abuztuaren 9an. Oraindik ez dituzte gertakariaren arrazoiak argitu.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak