Elorregiko biribilgunea, konponduta

Ubane Madera 2014ko abu. 6a, 09:40
Erraila itxita Elorregin, obrak egiteko.

Elorregiko biribilgunean konponketak egiten ibili dira Diputazioko langileak. Bertako dilatazio-junturetako bat egoera kaskarrean zegoen, eta hura konpondu dute. Obrek arratsalde bakarra iraun dute, hala ere, hainbat gidariren haserrea eragin du, obrak egiteko errail baten zirkulazioa moztu egin dutelako, eta abisatzeke egin dutelako hori.

"Dilatazio-juntura konpontzeko behar handia zegoen, eta hain justu, abuztua aukeratu dugu konponketa egiteko, pentsatzen errepidean ibilgailu gutxiago ibiliko zela, baina harrituta gaude ikusi dugunean hemen dagoen mugimendua", esplikatu dute Diputazioko langileek. "Pentsatu dugu zirkulazioa mozteke egitea lanak, baina arriskutsuegia iruditu zaigu eta horrexegatik eten egin dugu. Edozelan ere, arratsalde bateko kontua da, gaur hasi eta gaur bukatuko dugu guztia", gaineratu dute.

Eta halaxe izan da. Atzo (martitzena) hasi eta bukatu zituzten obrak. Bien bitartean, baina, gidari baten baino gehiagoren haserrea entzun behar izan dute obrako langileek. Izan ere, errail bat itxi egin behar izan dute konponketa egiteko, biribilgune barruan, Oñatitik Arrasaterako noranzkoa, hain justu.

Horren ondorioz, Oñatitik etorri eta Arrasatera joan gura izan duten ibilgailu handiek Bergararako biribilguneraino joan behar izan dute buelta emateko, Lurraldebusen autobusek, esaterako. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak