Foursquare-k diseinu eta estrategia berria ditu

Jon Berezibar 2014ko uzt. 24a, 09:32

Estrategia berriarekin epe luzerako iraupena kolokan jar dezaketela dirudi. Bitan banatu dituzte lehen Foursquare-k zerabilzkien funtzioak. Foursquare-n lekuen gomendioak geratzen dira eta Swarm-en bitartez check-in eta kontaktuen kokapena ikus daiteke. Balorazio nahiko txarrak izan ditu aplikazio berriak sarean baina Foursquare-tik diote erabiltzaileen hiru laurdenak jada baduela aplikazio berria instalatuta.

Diseinu berria eta, batera, estrategia deigarria abiatu berri du geolokalizazioari esker eta sare sozialetan lekuen gomendioak egiten dituen Foursquare aplikazioak. Hain zuzen, bi aplikaziotan banatzen da orain arte Foursquare-ek bakarrean bideratzen zuen zerbitzua: Foursquare batetik, eta bestetik, Swarm.

Aplikazio nagusiari goitik behera aldatu diote diseinua. Milioika erabiltzaile ditu Foursquare aplikazioak baina jadanik ez ditu hasierako funtzioa guztiak, ze check-in ezagun horiek orain Swarm delako aplikazio berrian egin behar dira eta Foursquaren soilik gomendioak agertzen dira. Hala, check-in-ak egin eta lagunen kokapena ikusteko, Swarm aplikazio independentea erabili beharra dago eta Foursquare aplikazioa geratzen dira beste erabiltzaileen check-in-en zenbaketak, leku berrien gomendioak eta horiei buruzko informazio osagarria, iruzkinekin.

Geolokalizazioari lotutako gomendioen eremuan lehia aurkez diezaioken aplikazio bakarra Yelp da baina azken honek, hain zuzen, check-in-etan egiten du huts; orain Swarm-en bitartez gauzatzen den ekintza. Gomendioen trafikoan egin gura du negozioa Foursquare-k eta litekeena da, hori dela-eta horretara bideratu izana, esklusiboki, Foursquare. Apustu honek, ordea, izan du bere ifrentzua, ze erabiltzaileei banaketa horren aurreko check-in guztiak ezabatu dizkiete Foursquare-tik eta osagarri moduan Swarm aplikazioa jaitsi beste erremedio ez dute erabiltzaileek, lehengo zerbitzu bakarraren truke, orain  bi aplikazioaren beharrarekin.  Estrategia honek ez ditu erabiltzaileak konbentzitu eta Swarm-ek oso balorazio txarrak izan ditu. Foursquare-etik diote dagoeneko erabiltzaileen hiru laurdenak jaitsi dutela aplikazio berria eta biak aldi berean erabiltzen dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak