Mondragon Taldearen zuzendaritzarekin batzarra eskatu du Arartekoak

Ubane Madera 2014ko uzt. 22a, 16:21
Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkariak, Arartekoarekin, ekainaren 17an.

Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkarien eta Mondragon Taldeko zuzendaritzaren arteko batzarra eskatu du Iñigo Lamarca Arartekoak. Jakinarazi du, era berean, Arartekoaren aholkularitza juridikoak egoeraren analisia egingo duela, Fagorri egindako ekarpenen auzian kaltetutakoei "orientazioren bat eman ahal izateko".

Horixe da joan den ekainaren 17an Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkarien eta Arartekoaren arteko batzarrak ekarri duena. Lamarcak gogora ekarri du Arartekoaren esku-hartze esparrua euskal administrazio publikoari dagokiola, "beraz ez gara eskudunak Mondragon Taldearen kasuan esku hartzeko", esan du. Edozelan ere, zera gaineratu du: "Borondate oneko gestioa egin dugu batzar hori eskatzen, enpresario talde horren zuzendaritzak onartuko duenaren esperantzan".

Ordainduko ordezkariek aurkeztutako gai juridikoei dagokienez, berriz, Arartekoaren aholkularitza juridikoak analisia egingo duela jakinarazi du Lamarcak kaltetutakoei orientazio apur bat emate aldera; hori bai, gogora ekarri du horrek Arartekoaren "eskumenak gainditu egiten dituela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak