Laboral Kutxak 17.000 aleko fondo bibliografikoa eman dio Enpresagintzari

Jon Berezibar 2014ko uzt. 21a, 14:56

Arrasateko kutxak bere fondoetako 17.000 alde eman dizkio Mondragon Unibertsitateari. Euskadiko Kutxa zeneko ikerketa sailekoa eta egungo LKSk erabilitako bibliografia da gehiena eta informazio ugari jasotzen da euskal ekonomiari eta industriari buruzkoa. Horrekin bat, Emaus Fundazioari ere literaturako 386 kiloko liburu dohaintza egin dio kutxak.

Gaur gauzatu dute dohaintza kutxako Finantza Arloko zuzendari Jose Antonio Unanuek eta MUko Enpresagintzako dekano den Lander Belokik.  Ikerketa ekonomikoak, estatistikoak, merkatu-ikerketek... osatzen dute fondoa, 17.000 alekoa, hain zuzen. 1990etik atzerako aldizkari eta txostenak ere daude tartean, fakultatearentzat "oso baliagarritzat" jo dituztenak. Dohaintzan, fondo zabal horrekin batera, beste bi eratako dokumentuak ere eman ditu Laboral Kutxak. Batetik Mondragon taldeko hainbat kooperatibaren bideragarritasun-planei, eraketari eta abiatzeei buruzko agiriak jasotzen diren 488 kaxa daude; baimendutako ikertzaileentzat. Bestetik espezializatu gabeko literaturako 386 kilo liburu ere eman dizkio Emaus Fundazioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak