Arrasateko neska kuadrilla batek eskatuta, 'Muxurik muxu' kantua eta udarako abestiak entzungai

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko uzt. 11a, 11:32

Eskoriatzako lokal batetik eta Aramaiotik uda honetan toki guztietan entzuten den 'Adrenalina' kantua eskatu dute Whatsapp bitartez; modu horretara, Eskoriatzako Ibai de Pablo laguna zoriondu nahi izan dute lagunek. Vendettaren 'Udarako gau luzeak' ere eskatu du Oñatiko Maialenek edota One Direction jartzeko ere eskatu dute; Eskoriatzako Leirek bere lagun Dianari eskaintzeko eta Irungo Anek ere eskatu du taldearen jarraitzailea delako. Enkore taldearen 'Muxurik muxu' kantua ere entzungai dago saioan Arrasateko neska kuadrilla batek eskatuta eta Elorriko Sermond's taldearen 'Clap your hands' kantua ere eskatu dute Aramaiotik. Disfrutatu bideoklipen saioarekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak