goiena.eus

'Tribual', taldean jolasteko euskarazko 'trivial' aplikazioa doan Android-erako

  Teknologia  Debagoiena

Ahalik eta azkarren bost galdera sortari erantzun eta beste bi lagunekin lehiatuz jolasten da Tribual aplikazioan. Hitzokei, Mikroipuina, matematikak ala argazkiak identifikatzea moduko atalak ditu jolasak. Doan eskura daiteke, Android-erako,  Google Play dendan.

CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri du  merkatuan: Tribual. Joko bat da, euskaraz, dohainik. Oso mekanika erraza du, eta bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, sareko partidak osatuz.

Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditugu; bi okerrak dira noski. Sistema automatikoen bidez sortu ditugu galderak, eta eraberritzea eta gehikuntza ere ziurtatu dugu horrela. Bost galdera mota ditugu oraingoz:

  • Nongoa da pertsonaia? Wikipediatik erauzitako galderak dira. Pertsonaiaren jaioterria asmatu behar da.
  • Matematikak. Batuketak nahiko errazak dira, ikusiko duzue, baina biderketak sartzen direnean, apur bat zailtzen da.

Galde-sorta bakoitza, bi jokalari desberdinek ikusiko dute, eta hortaz, beti, batak edo besteak irabaziko du. Jokatzeko, sareko konexioa eduki behar da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Eskerrik asko zabalkundeagatik. Debagoiena ere agertzen da galde-erantzunetan, jakina! jokatuz gero, argazkiren bat agertuko zaizue. Bestela hemen duzue pantaila-irudi bat, zuen eskualdeko pertsonaia batena...

http://www.argazkiak.org/photo/tribual-galdera/...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa