Kanta eta bertso artean gogoratuko dute Bittor Kapanaga

Ane Elordi 2014ko uzt. 8a, 14:07
BIttor Kapanaga.

Bittor Kapanaga euskaltzale, ikertzaile eta idazle otxandiarra hil zela hiru urte igaro dira, eta omenaldia antolatu dute jai giroan oraingo zapaturako haren jaioterrian. Kanpanaga sortzez otxandiarra bazen ere, Aramaioko Oleta auzoan bizi izan zen urte askoan.

Euskalgintzan eta herri kulturgintzan egindako lana eskertu nahi izan dute zenbait eragilek; horretarako, zapatrako, uztailaren 12rako, jaialdia antolatu dute Otxandioko elizan, 20:00etatik aurrera. Askotariko musikari eta bertsolariek hartuko dute parte emanaldian; besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart, Josu Zabala, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Otxandioko Abesbatza arituko dira kantuan. Sarrera sei eurotan eskuratu ahal izango da, kontu korronte honetan: 2095 0113 10 9109602853.

Horrez gain, egun berean bazkaria eta Bittor Kapanagari buruzko solasaldia ere egingo dituzte, Otxandioko Korostondo jatetxean, 14:30ean. Bazkarirako izen-ematea kontu korronte berean egin beharko da, 25 euro sartuta.

Debagoienean ibilia

Aramaioko Oleta auzoko Apieta baserrian bizi izan zen luzaroan, eta esana da, bere burua aramaioartzat ere bazuela. Gainera, Arrasaterekin lotura estua izan zuen, kooperatibismoa ezagutzeko bertan ibili baitzen.

Eibarko Armeria Eskolan egin zituen ikasketak, eta gero Arrasaten ezagutu zuen kooperatiben mundua gertutik. Talleres Ochandiano Industria Cooperatiba sortu zuen 1958an, zituen aurrezkiak erabilita. Ondoren, Rochman Kooperatiba bihurtu zen, eta azkenik, 2008an Ulma taldearekin egin zuen bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak