Marianne Vos-ek eman du lehenengo kolpea; Emakumeen Birako bigarren etapa Oñatin, gaur

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 13a, 09:41
Bigarren urtez jarraian munduko txirrindulari onenak gurean izango ditugu, Emakumeen Birari esker. Atzo, Birako lehenengo etapan, Rabobank talde osoa ibili zen ikusgarri, eta Urkiolako igoeran aurrera eginda, talde horretako hiru ordezkari iritsi ziren esprintera. Hor, Ferrand Prevot izan zen azkarrena. Lider nagusiak, baina, Mariann Vosek, eman du lehenengo kolpea, Bira hastearekin batera minutu bateko abantaila lortu duelako. Gaur, Oñatin hasi eta amaituko duten etapan ziklistek 113 kilometro bete beharko dituzte. 18:45 aldera iritsiko dira helmugara.

UCI mailako lasterketa izanda Emakumeen Birak puntako hamazortzi talde batuko ditu, tartean, Euskal Herrian dauden bi ordezkariak: Lointek eta Bizkaia -Durango. Hain zuzen, duela gutxi Bergaran izan ziren bi talde horietako ordezkariak, Gipuzkoako Itzuliaren barruan egin zuten erlojupeko azkarrean.  

Gaurko Oñatiko etapa, baina, bestelakoa izango da. Oñatin, Parrokia aurrealdean hasiko dute lasterketa (15:50) eta herri barruan lasterketa neutralizatuta egon ostean ziklistek Eskoriatzarako bidea hartuko dute (16:28). Ziklistek, Eskoriatzan, Arlaban igotzen hasi aurretik Oñatirako bidea hartuko dute ostera (16:57), eta bailaratik egingo duten hurrengo itzulia Bergara aldetik izango da (17:17). Oñatitik pasako dira azkenekoz –tarteko helmuga– etapako mendateei ekiteko asmoz, Udana lehenengo (17:47) eta Ormaiztegi pasa ondoren Atagoiti gero (18:26). Ziklistendako azken kilometroak izango dira horiek, Udana jaitsi eta Oñatin helmuga izango dutelako zain, 18:48ak aldera. 

Mungiara eta Ataunera

Zapatuan Bizkaia aldera joango da Bira, Arrieta eta Mungia aldean egingo dituzte 91 kilometro. Domekan, ostera, Ataunen amaituko da laugarren etapa, azkena.

Atzoko etaparen kronika, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak