Herritarrek iheslarien urratsak babestearen garrantzia nabarmendu dute Xabier Zubizarretak eta Aitziber Plazaolak Bergaran

Julen Iriondo 2014ko mar. 19a, 14:19
Bergarako Zabalotegi aretoan egindako saioan gaia kokatze aldera batek 70eko hamarkadan etxetik alde egin zuenekoak eta besteak azken urteotako esperientzia azaldu zituzten Xabier Zubizarreta eta Aitziber Plazaola iheslari izandakoek, kolektiboak itzulerarako hartutako erabakiaren gainean jarduteko gero.

Kopuru zehatzik jakin ez arren, 500 inguru ei dira Iparraldetik munduko txoko urrunetara, egoera desberdinetan barreiatuta dauden iheslariak. Etxerako itzulera hasteko hartu duten erabakiaren aurrean iheslari ohiek babesa eman eta gauza bera egiteko eskatu diete herritarrei. Babes horrek egingo du, Xabier Zubizarretaren arabera aldebakarreko erabakia eraginkorra izan dadila. Aldebakarreko erabakion babes masiboarekin lortu nahi dute egun geldirik dauden estatuak mugiaraztea. Plazaola bergararra ere antzera mintzatu zen.

Iheslarien kolektiboak demokratizazio eta normalizazio prozesuan bere ekarpena egitea ezinbestekoa dela gehitu zuen Zubizarretak, eta baita iheslari guztiak etxeratzeko baldintzak lortzen ez badira Euskal Herriaren askatasun bideak aurrera egingo ez duela ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak