Fagorreko bazkideek soldatak %5 eta %8,81 artean jaistea onartu dute

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 23a, 18:37
None
Fagor Etxetresna Elektrikoetako eta Fagor Elektronikako langileentzat izango da soldata jaitsierarik handiena (%7,57 eta %8,81, hurrenez hurren); taldeko gainontzekoetan %5 egingo dute behera. Fagor Taldea osatzen duten bazkideen %76k babestu dute neurria azken asteetan egindako batzarretan; taldeko batzar nagusian berretsi dute erabakia gaur, eguaztena, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak