Markel Irizar eta Iban Velasco Espainiako Bueltan

Asier Alkorta 2012ko abu. 17a, 16:20
None

Bihar, hilak 18, hasiko da Iruñan, eta Debagoieneko bi ziklistak gogotsu helduko dira irteera puntura. Biak ala biak egon ziren Donostiako Klasikan; Irizar Eneco Tourraren ondoren, eta Velasco, Suitzako Itzuliko erorikotik prestaketa lanak egin ostean. Buelta irabazteko hautagaiei buruz galdetzerakoan, ados daude biak: Alberto Contador. Haren atzetik egongo dira beste guztiak. Radioshack taldeak begiz jota dauka lehen etapako erlojupekoa. Euskaltelek aldiz, esperantza handiak  ditu Igor Antonekin. Espainiako Buelta, astelehenean, hilaren 20an pasako da guretik: Arlabanetik 16:11ean eta Kanpantzarretik 16:46ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak